XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Barneko eragileak 34. jarduera (jarraipena)Mendiak lerrokatzen direnean eta hedadura handi samarra hartzen dutenean,
Sumendiek ere mendiak era ditzakete kraterretik ateratzen den laba solidotu egiten baita eta magma-materiala metatu.
Sumendien kraterretatik kanpora irteten den material urtuek solidotzean osa ditzaketen mendien adibide garbienak uharte bolkanikoetan ikusten dira.
Horrelako zenbaitetan, itsas hondoan sakonera handian sortutako sumendiek itsas mailatik gora, eta oso altu, izaten dute gailurra.
Laburbilduz, barneko eragileak direla medio, erliebeak aldaketak izaten ditu eta mendiak sor daitezke.
Esate baterako, lurrazalean gertatutako jasotze edo tolestura indar orogenikoei esker, edo sumendien erupzioak direla medio, mendiak edota mendikateak sor daitezke.
Gero, kanpoko eragileak hasten dira lanean materialak
(
35. jarduera
Mendien eraketa nolakoa den aztertzen hasi behar dugu orain, baina hori baino gogora dezagun nolakoa den Euskal Herriko erliebea.
Mendilerroak daude, ala mazizoak?
Datuak bildu, kontsulta liburuetan informazioa jaso eta eztabaida ezazue zuen artean.